XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Baina Gernikara heldu nintzenean pilotariarekin aurkitu nintzen.

Errenteria aldean eta erdi haserre topatu nuen.

Entrenamendura joateko gogoa zuela eta ez ninduela eriden esan zidan, baina instintoak eta eni lagun horrek guttitan egiten dit kale zerbait susmatu zidala igarri nion.

Txikiteoan ibiltzeko gogoa zeukan, eta hori bakarrik nahiko susmogarria izango zen enetzat, beti ebitatzen bait zuen ahal duen beste eta gehiago jendartean ibiltzea.

Hori zen bere problemarik handiena, berak nahi izan balu garai hartan bereziki herri honetan idolorik handiena izango litzateke, baina frontoian pertsonaia bat bazen, erraldoi bihurtzen zen pertsonaia bat, zurizko arropak etxean utzi eta kalera bezain laster lotsati bilakatzen zen.

Beitu, agian horixe da gure arteko adiskidetasunaren arrazoi sakon bat, ordurarte konturatu ere ez nintzena, zera, ni nola ez naizen hemengoa eta ene ogibidearen kausaz jendearekin ibiltzera behartua nagoen, eta edonolako jende guztiarekin ibiltzera gainera, direla etxeko andreekin edo direla dendetako enplegatuekin, aurpegian kailoak sortu zitzaizkidan, baina bera ez, ez zen gauza ezezagun batekin hitzerdia esateko ere, eta maiz argiki ikusten zen neskatxaren batek berarekin ibili nahi zuela, eta nolako neskatxak gainera, baina alferrik.

Esaten nion, hi, txo, ez dakit zeren girtena baino motzagoa haiz.

Behin, gogoratzen dut, Bilbora joan ginen elkarrekin, berak Deportiboan jokatzen zuen egun batez, ez dakit zu ikusi zintudan egun berean izan zen, (...).